03. Zainduz bilduma

Eskuliburua erabiltzeko baimena

Kalitatea Bermatzeko Prozesua behar bezala ezarriko dela bermatzeko, egoitzaz kanpoko erakundeek arduratu behar dute prozesua zuzentzeaz eta ezartzeaz. Kanpoko ikuspegia funtsezkoa da; izan ere, kanpotik errazago hauteman daiteke antolaketako edo asistentziako jarduera jakin batzuk ez direla egokiak, eta egoitzako bizitzan jarduera edo antolaketa horretan parte hartzen dutenak, aldiz, ez dira beti izaten halako zerbait hautemateko gai euren eguneroko jardueran erabat asumituta dituzten aldetik. Era berean, disfuntzioak barrutik hautematen diren arren eztabaidatzeko behar bezalako biderik ez dutenei, zalantzan jartzeko zilegitasunik ez dutela sentitzen dutenei edo bere iritzia ez dela baloratuko uste dutenei, bere iritzia kanpoko profesional baten aurrean azaltzeko aukera ematen zaie, eta honek objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatuko ditu.

Aurrekoa kontuan hartuta, prozesuaren egituran honako elementu hauek esku hartzen dute:

  • Batetik, adinekoei egoitzetan ematen zaien arretaren esparruan kalitatea hobetzeko prozesuen ikerketan, ebaluazioan edo aplikazioan ibilbide luzea eta aitortua duten erakundeak baino ezingo dira arduratu prozesua zuzentzeaz eta ezartzeaz.
  • Bestetik, ezinbestekoa da erakunde horiek Kalitatea Zainduz – Kalitatea Bermatzeko Prozesua zuzentzeko eta ezartzeko ardura jarraian adierazten diren ezaugarriak bateratzeko gai diren profesionalei ematea:
    • egoitzako bizitza eta literatura espezializatuan "jardunbide egokiak" deitzen zaien jarraibideak nondik nora doazen ongi ezagutzen dituzten pertsonak izango dira, eta, gainera, bere esperientzia, bere ezagutzak eta bere sentsibilitatea dela-eta, disfuntzioak hautemateko eta alternatibak eskaintzeko gai izango direnak;
    • prozesuaren helburuak oso argi izango dituzten pertsonak izango dira, eta, gainera, oso argi izango dutenak egoiliarren eskubideak errespetatzea dela prozesuan zehar erreferentziatzat hartuko den printzipioa;
    • pertsona helduak, esperientzia handikoak izango dira, eta egoiliarren eskubideen oinarrizko alderdiei dagozkien gaietan amore ez emateko adinako irmotasuna eta interes ezberdinak eta, zenbaitetan, kontrajarriak dituzten alderdien arteko elkarrizketak eta negoziazioak eskatu ohi duten malgutasuna izango dituzte.

Profesional horiei Kalitatearen Kanpoko Arduradunak deitzen zaie Kalitatea Zainduz – Kalitatea Bermatzeko Prozesuaren esparruan. Kalitatea Zainduz Kalitatea Bermatzeko Prozesua zuzendu eta ezartzeko interesa duten erakundeek, beharrezko izango dute aldez aurretik Eguía-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren baimen zehatza jasotzea. Era berean ,erakunde hauek bere gain hartuko dute aldizka Prozesuaren garapen txostenak bidaltzeko konpromezua. Eskuliburua eta tresnak erabiltzeko baimenak ez dakar berekin inolako akreditaziorik SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren aldetik, ez era, oraingoz, Prozesua ezarri izanaren inolako akreditaziorik, ardura osoa ezarpenaz arduratzen den erakundearena izango delarik.

Eskuliburua erabiltzeko tresnak jaitsi »