02. Zer da Zainduz Koaderno Teknikoak saila

Koaderno Teknikoak sail berri honekin, Eguía-Careaga Fundazioak sendotu egin nahi du hartuta duen konpromisoa eta eraginkortasunez parte hartu nahi du jardunbide egokiak hedatzen gizarte-ekintzarekin eta gizartearen arloan esku-hartzearekin zerikusia duten esparru guztietan, eta, bereziki, erabiltzaileen bizi-baldintzak hobetzen laguntzera zuzenean bideratutako programa eta zerbitzuetan.

Helburu hori oinarritzat hartuta, Zainduz Koaderno Teknikoak sailaren bidez, Gizarte Zerbi-tzuetatik eskaintzen den arreta pixkana hobetzera bideratutako kalitatearen kultura sortzen eta sendotzen laguntzeko gai diren eta, aldi berean, eremu horretan esku hartzen duten profesionalen artean lan-metodoak eta ikuspegiak eztabaidatzea eta adostea sustatzeko eta errazteko gai diren esperientzia, tresna, metodo eta gogoeten berri emango da.