03. Zainduz bilduma

  • 02.Los Derechos de las Personas y el Medio Residencial ¿Cómo Hacerlos Compatibles?
    Guía de recomendaciones prácticas para las residencias de personas mayores

    Eguía-Careaga Fundazioak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bitartez, Koaderno Teknikoen bilduma berri bat argitaratu zuen 2010. urtean, helburu argi batekin: gizarte-ekintzarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duten eremu guztietan eta bereziki erabiltzaileen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako programa zein zerbitzuetan jardunbide egokien zabalkundean modu aktiboan eta zuzenean parte hartzeko konpromisoa indartzea.

    [+] Gehiago irakurri
  • 01.Zainduz – Kalitatearen Eskuliburua. Adinekoen egoitzetan erabiltzeko eskuliburua

    Hogei urte igaro dira Eguía-Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa egoitzen arloan ebaluazioak egiten hasi zenetik eta esparru horretarako berariaz diseinatutako ebaluazio-tresna bat lehenengo aldiz lekuan bertan erabili zuenetik. Une hartan, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen lankidetza eskergari eta Txagorritxu Egoitzari esker izan zen posible hura, "Egoitzak bizitzeko dira" ("Homes are for living in"- HAFLI) metodoaren bertsio moldatua esperimentatzeko prest agertu baitziren. Jatorrizko bertsioa Britainia Handiko Osasun Saileko Gizarte Zerbitzuetako Ikuskaritzak prestatu zuen. SIIS aspaldi zebilen ebaluazio-gida irekia eta, aldi berean, adierazle kualitatibo sail bat egokitzen zitzaien oinarrizko printzipio eztabaidaezinen arabera antolatua aurkitu nahian, eta nahi horren erantzuna izan zen tresna hura.

    [+] Gehiago irakurri