Kalitatea Bermatzeko Prozesua behar bezala ezarriko dela bermatzeko, egoitzaz kanpoko erakundeek arduratu behar dute prozesua zuzentzeaz eta ezartzeaz. Kanpoko ikuspegia funtsezkoa da; izan ere, kanpotik errazago hauteman daiteke antolaketako edo asistentziako jarduera jakin batzuk ez direla egokiak, eta egoitzako bizitzan jarduera edo antolaketa horretan parte hartzen dutenak, aldiz, ez dira beti izaten halako zerbait hautemateko gai euren eguneroko jardueran erabat asumituta dituzten aldetik. Era berean, disfuntzioak barrutik hautematen diren arren eztabaidatzeko behar bezalako biderik ez dutenei, zalantzan jartzeko zilegitasunik ez dutela sentitzen dutenei edo bere iritzia ez dela baloratuko uste dutenei, bere iritzia kanpoko profesional baten aurrean azaltzeko aukera ematen zaie, eta honek objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatuko ditu.
Aurrekoa kontuan hartuta, prozesuaren egituran honako elementu hauek esku hartzen dute:
Profesional horiei Kalitatearen Kanpoko Arduradunak deitzen zaie Kalitatea Zainduz � Kalitatea Bermatzeko Prozesuaren esparruan. Kalitatea Zainduz Kalitatea Bermatzeko Prozesua zuzendu eta ezartzeko interesa duten erakundeek, beharrezko izango dute aldez aurretik Eguía-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren baimen zehatza jasotzea. Era berean ,erakunde hauek bere gain hartuko dute aldizka Prozesuaren garapen txostenak bidaltzeko konpromezua. Eskuliburua eta tresnak erabiltzeko baimenak ez dakar berekin inolako akreditaziorik SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren aldetik, ez era, oraingoz, Prozesua ezarri izanaren inolako akreditaziorik, ardura osoa ezarpenaz arduratzen den erakundearena izango delarik.
Eskuliburua erabiltzeko tresnak jaitsi »