EguÃa-Careaga Fundazioak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bitartez, Koaderno Teknikoen bilduma berri bat argitaratu zuen 2010. urtean, helburu argi batekin: gizarte-ekintzarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duten eremu guztietan eta bereziki erabiltzaileen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako programa zein zerbitzuetan jardunbide egokien zabalkundean modu aktiboan eta zuzenean parte hartzeko konpromisoa indartzea.
Bigarren zenbaki honetan “Gizakien eskubideak eta egoitzen alorra, nola egin bateragarri?” Gida argitaratu du. Bertan, hainbat printzipio, irizpide, ideia eta urrats proposatzen ditu, jardunbide egoki gisa, adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonen eskubideak eta premiak eta egoitzaren antolamendu-betebeharrak bateragarri egiten laguntzeko, etxe horiek berez dituzten kontraesanak leunduz, eta modu berezian leunduz norbanakoaren eta taldearen arteko aurkakotasuna, eremu pribatuaren eta publikoaren artekoa, bizitzeko lekuaren helburua betetzen duen eta lanlekuaren helburua betetzen duen egoitzaren artekoa.
Gida honek, Kalitatea Bermatzeko Prozesua – Kalitatea Zainduz sailarekin gertatu bezala (sail honen 1. zkia), adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonen eskubideen errespetuan jartzen du arreta, eta oinarrizko eskubideei buruzko gomendioak antolatzen ditu, alegia: Duintasuna – Pribatutasuna – Autodeterminazioa – Hautaketa – Gogobetetzea eta nork bere burua gauzatzea – Eskubideen babesa, ezagutza eta defentsa. Gida erraz kontsultatzeko tresna izan dadin, zazpi eremutan antolatu dira bertako edukiak: alderdi materialak, arreta pertsonala, bizimodua, pertsonen arteko harremanak egoitzaren barruan, kanpoko ingurunearekiko harremanak, etxearen antolamendua eta funtzionamendua, eta lana bizitzeko ingurunean. Horietako bakoitzean, eremuari eragiten dioten gomendioak biltzen dira, eta gomendio horietako bakoitzean adierazten da zer eskubidetan eragin dezakeen jarraibide horrek.
Horren osagarri, eta edukien zabalkundea errazteko eta horien aplikazioa eraginkorra izan dadin profesionalentzat, langileek erabili ohi dituzten geletan ondo ikusteko moduan jartzeko –bulegoak, officea, bilera-gela–, kontuan izan dezaten beti eta jarduera guztietan premiazkoa dela erabiltzaileen eskubideak errespetatzea.
Atsegin handiz iragartzen dizuegu material horiek guzti hauen kaleratzea, eta itxaropena dugu oso erabilgarriak izango direla egoitzen kalitatea hobetzeko konpromisoa duten erakundeentzat.